Síguenos en redes sociales:

Zarautz Abesbatzak kontzertua eskainiko du

Datorren larunbatean Getariako San Salbatore elizan izango da kantaldia, 20.30ean hasita

- Zarautz Abesbatzak kontzertua eskainiko du datorren larunbatean, Getarian. 20.30ean izango da kantaldia, bertako Salbatore Deuna abesbatzaren 100. urteurrenaren omenezko abesbatzen zikloaren barruan. Sarrerak bost euroan daude salgai Getariako turismo bulegoan. Hala ere, abesbatzatik azaldu dutenez, bertaratzen denak sartzeko aukera izango du. Zarautz Abesbatzak kantu Sakroak, munduko polifonia eta gabon kanta batzuk prestatu ditu kontzertu honetarako. Lehen zatia korutik abestuko dute, eta ondoren, behera jaitsiko direla zehaztu dute.