Jalgunek gaur bere 30. urteurrena ospatuko du
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean elkarteak jaialdi bat eskainiko du 18.00etan
- Lasarte-Oriako Jalgune elkarteak ¡Así me gusta a mí! ¡HU-HA! 30 urte pausoka eta poliki ametsak betetzen lelopean, gaur 18.00etan Manuel Lekuona kultur etxean eskainiko duen jaialdi batekin ospatuko du bere 30. urteurrena.
Baina ospakizunak ez dira hemen amaituko. Lasarte-Orian 30 urte hauetan zehar lagunekin eta elkarteekin bizi izan dituzten uneak batu nahi izan dituzte. Horretarako, bi bideo grabatuko dituzte.
Lehena, zorion-bideoklip bat da, Jalgune zoriondu nahi duten elkarteen bideoekin egindako muntaia da, Semblante Rociero abesbatzako kide batek sortutako eta Jalgunek koruarekin batera abestutako abesti baten audioarekin.
Bigarrena, Pirritx, Porrotx eta MariMototsen Pausoka Pausoka abestiaren bertsioaren bideoklipa da. Isa Fernandez de Agirreren laguntzarekin grabatuko dute eta laster aurkezpenaren data jakinaraziko dutela adierazi dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los delitos por agresión sexual se han duplicado en un año en Gipuzkoa tras el cambio legal
-
Una excursión ciudadana por Ibaeta, su historia y su gente
-
“Vuelvo al mundo creativo adulto solo con este disco y la minigira de conciertos”
-
El PNV pide una renovación integral del servicio de autobús de Arrasate