- Bihar asterartea, bertsolaritza eta gastronomia uztartzen dituen ekitaldia egingo da Ordiziako D´elikatuz Zentroan.

Mikel Garaizabal enologoa izango da dastaketa zuzenduko duena, Maialen Akizu eta Aitor Sarriegi bertsolari goierritarren laguntzarekin batera.

Getariako Txakolina Jatorri Izendapenak antolatutako ekimena da, arratsaldeko 19.00etan izango dena.

Bertaratzeko eta parte hartzeko, izen-ematea nahitaezkoa da 943 882 290 zenbakian edo delikatuz@ordizia.eus posta elektronikoan. Ekitaldia doakoa izango da.

Bestalde, azaroaren 28ra arte, Nekazaritza ekologiarekin dena hobetzen da erakusketa ikusgai egongo da D'elikatuzen.

Azaroaren 24an, erakusketaren bisita gidatua eta etiketatu tailerra eskainiko da, 18.00etatik hasita. Izen-ematea nahitaezkoa da.