Zelai azpibidea moztuko da gaur gauean, obrak direla eta
21.00etatik 6.30era egongo da itxita eremua, eta beraz, ibilgailuek ordezko bideren bat erabili beharko dute
- Zarauzko tren geltoki berriko obrak direla eta, Zelai azpibidea gaur gauean itxita egongo da ibilgailuentzat, gaineko zubian egingo diren lanengatik. Mozketa Mitxelena eta Justo kaleko biribilgunetik hasi eta Gipuzkoa kalea, Zelai azpibidea bidegurutzea bitartean izango da. 21.00etatik 6.30era egongo da itxita. Prin-tzipioz gau hori bakarrik izango da, baina lanak bukatuko ez balira, hurrengo gauean ere moztu egingo dute errepidea. Dena den, Udalak aurrez abisatuko du neurri horren luzapena izango den ala ez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El polideportivo de Lasarte-Oria se ha encarecido y arrastra retrasos
-
Las viviendas tuteladas para mayores enfrentan a Azkoitia Bai y PNV
-
En Oiartzun acuerdan mejoras en la gestión de residuos
-
El Ayuntamiento de Azpeitia responde al PNV que "criticar el modelo policial no basta para negar el uso de un local público"