- Urretxuko Udalak Aparizio auzoko haurrentzako parkea eta plaza berritu ditu. Udaberrian Aldundiak Intxenea izeneko errotonda egin zuen auzoaren ondoan, errotonda egiteko haur parke zaharra kendu behar izan zuten eta obra bukatu zenean udalak haur parkea eta bere ingurua berritzea erabaki zuen.
Parke berri bat jarri du, plazako zorua txukundu du eta aulki berriak ipini ditu. Parke berriak egungo segurtasun neurri guztiak betetzen ditu. Inbertsioa ia 30.000 eurokoa izan da.
Urtea amaitu aurretik, Udalak beste obra bat egingo du Aparizion: Intxenea baserritik edukiontzietara doan espaloia berrituko du. 2022an Udalak Aparizio auzoko zaharberritze lanekin jarraituko du. Plazaren zati bat estali egingo du, auzoko bizilagunek hala eskatuta. Gainera, auzoaren barrualdeko plaza zaharberrituko du: zorua konponduko du, atarien eta auzo elkartearen irisgarritasuna hobetuko du, argiteria berrituko du, margotze lanak egingo ditu...