- Aitziber Garmendia aktore zaldibiarrak Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) komedia antzeztuko du ostiralean Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Antzerki saioa 19.00etan izango da.

Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroan, Zelai Arizti aretoko leihatilan, makinan eta Interneten. Gazte Txartela aurkezten dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Eta ostiraleko 19.00etatik aurrera, 30 urte azpikoek 5 euro bakarrik ordainduko dute.

Antzerki saio hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute, 2021eko arte eszenikoen egitarauaren barne.