Txakolinari buruzko bertso saioa izango da Azpeitian
'Getariako txakolina bertsotan' azaroaren 3an egingo da Basazabalen eta sarrerak salgai daude jada
- Gure lurra, nekazaritza ekoizpena eta gastronomia ezagutzera emateko Getariako txakolina bertsotan ikuskizun berezia izango da azaroaren 3an (19.00etan) Azpeitiko Basazabal jauregian.
Getariako Txakolinari buruzko bertso saio tematiko horretan (gehienez ere ordu eta erdiko iraupena izango du) Unai Agirre eta Nerea Ibarzabal bertsolariek parte hartuko dute, Mikel Garaizabal ardo dibulgatzailearekin batera.
Ikuskizunaz gozatzeko interesa dutenek (adin txikikoek ezingo dute ekintzan parte hartu) dagoeneko eros ditzakete sarrerak (10 eurotan) entradium.com Interneteko plataformaren bitartez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones