Puntaik Punta jaialdia hasiko da gaur Antzuolan
Bidezidorren irteerak, solasaldiak, musika emanaldiak eta azokak izango dira igandera arte
-Debagoieneko bidezidorren Puntaik Punta jaialdiaren bosgarren edizioari emango diote gaur hasiera Antzuolan. Mendi Filmeko hiru pelikula proiektatuko dituzte Torresoroan, 18.30ean hasita. Bihar, aldiz, Bizi-tza osoa, sokada baten hitzaldia eskainiko dute Pou anaiek, eta asteazkenean, Mikel Lizarraldek esklerosi anizkoitza, kirola eta bizipozari buruz berba egingo du (biak Torresoroan, 18.30ean).
Jaialdiaren muina Antzuolan izango den arren, inguruko herrietara ere mendi ibilaldi gidatuak egingo dituzte ostegunetik igandera arte. Irteera hauetan, eta baita antolatu diren tailerretan ere, parte hartzeko aurrez eman behar da izena: puntaikpunta@debagoiena.eus helbidera idatzita, edo 943 796 463 telefonora deituta.
Kontzertuek eta Irrien Lagunak 10 urte! ikuskizunak (ostiralean Torresoroan, 19.00etan) ere girotuko dute jaialdia. Gainera, datorren asteburuan artisautza eta senderismo azokak egongo dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
EH Bildu y PSE-EE “sorprendidos” por el nuevo posicionamientos del PNV sobre las presas en Soraluze
-
El barco ‘Mater’ recogerá basura del mar en ocho municipios
-
Amparo Sánchez: "Dedicarle demasiada atención a los conflictos te hace pequeñito"
-
Astigarraga: La parcela del ambulatorio está lista para ser cedida