Jatorri aniztasunaren plana aurkeztuko dute
Usurbilgo Udalak dokumentua publikoki azalduko du hilaren 26an 18.00etan Sutegin
- Usurbilgo Udalak jatorri aniztasunaren inguruko plana osatu du, aurrera begirako urratsak zehazten dituena. Honenbestez, publikoki aurkezteko ekitaldia antolatu du, hilaren 26an 18.00etan, Sutegiko auditoriumean.
Bertaratzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea usurbilkultura.eus webgunean edo 943 377 110 telefonora deituta.
Planaren berri emateaz gainera, gaian sakontzeko interesa duten herritarren talde bat osatzea ere izango du helburu aurkezpenak.
Udaletik gogorarazi dutenez, iaz, jatorri aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko diagnostikoa osatu zuen Aztikerrek Udalaren eskariz, migrazioen inguruko esperientziak eta diskurtsoak bildu eta guztien arteko elkarbizitzan sakontzeko helburuarekin. Ikerketa horren osagarri, gainera, Migrazioari maskarak erauzten ikus-entzunezkoa ere ekoitzi zuen, gaiari ikusgaitasun handiagoa emate aldera. Mundualdia jaia ere antolatzen da 2017tik.
Migrazioaren inguruko txostena, ikerketaren emaitzak eta ikus-etzunezkoa Usurbilgo Udalaren webgunean ikus daitezke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Los votos de 8.000 donostiarras deciden incluir 13 proyectos en el presupuesto municipal
-
Deba pone en marcha una campaña para mejorar la convivencia entre personas y animales en sus calles
-
El PNV acusa a Jon Iraola de arrogarse una representatividad que no le corresponde y de desinformar a los eibarreses
-
Anastacia actuará en Donostia el 26 de octubre de 2026