Begirale titulua atera ahalko da Azkoitian
Alde teorikoa Gabonetako oporraldian eta Pazko Astean egingo da eta izena hilaren 31ra arte eman daiteke
- Gaztetxo Eskolak aisialdirako begirale titulua ateratzeko ikastaroa antolatu du Azkoitian.
Ikastaroak 310 orduko iraupena izango du (150 ordu prestakuntza teorikoa eta 160 ordu praktikoa) eta saioak Gabonetako oporraldian (abenduak 27, 28, 29, 30 eta urtarrilak 3, 4, 5, 7) eta Pazko Astean (apirilak 19, 20, 21, 22) egingo dira. Horretaz gain, partaideek hiru asteburu egingo dituzte Orioko aterpetxean; eta prestakuntza praktikoa, berriz, udan.
Ikastaroa egiteko ikasleak 18 urte beteta izan beharko ditu 2022ko ekainaren 30erako eta DBHn graduatua izan. Izena hilaren 31ra arte eman daiteke gaztetxoak.eus-n.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
El tomate ecológico, protagonista del mercado extraordinario de Beasain este sábado
-
Las baserritarras podrán seguir con la tareas de carga y descarga en la calle San Juan mientras duren las obras de La Bretxa
-
La jefatura de los bomberos de Donostia pide que cese el "escarnio público"
-
Junio ha sido en Legazpi el más caluroso desde 1976 y el más seco desde 2005