Síguenos en redes sociales:

Kosta kaleko prozesuaren balantze ona egin du Abotsanitzek

Obrak hasteko parte- hartze prozesua amaitu harte itxarotea eskatu dio taldeak udal Gobernuari

- Kosta kalea hobe-tzen parte hartze tailerra egin zen asteazken arratsaldean, Hondarribiko Udalak deituta. 50 lagunetik gora elkartu ziren, Amute-Kostako auzo egoitzako aurkezpenean lehenik, eta, ondoren, Kosta kalean zehar egin zen ibilbide kritikoan. Abotsanitz udal taldeak balorazio oso ona egin du asteazkenekoaz, antza handia baitzuen “pandemiaren aurretik burututako Auzoka dinamikarekin”, diotenez. “Sinistuta gaude edozein udal erabakiren aurretik ezinbestekoa dela herritarren iri-tzia ezagutzea, eta parte hartze prozesuak horren berme izan daitezke”, zioten taldetik. Hala ere, alderditik kezkagarria ikusten dute obrak parte-hartze prozesua amaitu baino lehen hastearen aurreikuspena. “Proiektu bat esleitu eta gero ezin zaio aldaketa estrukturalik egin”, azaldu dute Abotsanitzetik. Horregatik, udal Gobernuari esleipena parte har-tze prozesua bukatu ondoren egin dezala eskatu dio.