Síguenos en redes sociales:

Aldaketak izango dira Eusko Gudari kaleko zirkulazioan

- Ur Kontsortzioak zenbait lan egingo ditu Orioko Eusko Gudari kalean bertako Udaletik azaldu dutenez. Horregatik, lanketa guztiak egin ahal izateko, aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan datozen bi egunetan. Gaur, 17.00etatik 20.00etara eta bihar, 17.30etik 20.00etara ezingo da bertatik ibilgailuz pasa. Denbora tarte horretan trafikoa desbideratu egingo da.