Síguenos en redes sociales:

San Inazio jaia bertan behera geratuko da aurten

- Koronabirusaren ondorioz bete behar diren segurtasun-neurriak bermatu ezin direnez, Hernaniko Morkaiko kultur elkarteak, San Inazio jaia antolatzen duenak, jai hori bertan behera utziko du aurten. Gainera, hasiera batean meza aurreikusia zegoean arren, apaizaren azken berrien arabera, San Inazio eguneko Santa Barbarako ermitako meza bertan behera geratuko da ere.