Síguenos en redes sociales:

Herri-baratzeen erabilerari buruzko hitzaldi irekia izango da

Orioko Arraunetxean izango da gaur, 19.00etan, eta baratzeak noiz eta nola esleituko diren azalduko da

- Orioko herri-baratzeen gaiari buruzko azalpenak emateko hitzaldia antolatu dute gaurko. Arraunetxean izango da 19.00etan, eta Ekoguneko eta KimuBat enpresako kideek emango dute. Bertan azalduko da noiz eta nola adjudikatuko diren baratzeak, kokapena, araudia, izena eman dutenek hartuko dituzten konpromisoak... Hitzaldia irekia da azaldu nahi duen edozeinentzat, baina, bereziki, herri-baratze bat erabiltzeko izena eman duten lagunentzat antolatu du Udalak, garbi eduki dezaten zer motatako baratzeak izango diren eta nola erabili behar diren.