- Jose Antonio Santano Irungo alkatea eta Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea atzo arratsaldean elkartu dira San Pedro eta San Martzial jaietarako Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren baterako lana koordinatzeko. Indarrean dagoen osasun araudia betetzeko bi polizien arteko herritarren segurtasunerako operatiboak adostu dituzte, batez ere ekainaren 23tik 30erako asterako. Alde horretatik, bai Zubiagak bai Santanok erabaki dute Irungo herritarrei erantzukizun eta ardura mezu bat helaraztea, irundarren laguntza eskatuz.