Síguenos en redes sociales:

Erdi Aroko azokaren balantze ona egin du Udalak

Formatu txikian ospatu bazen ere, ekimenera jende asko hurbildu zela nabarmentzen dute

- Pandemiarengatik erabat baldintzatutako Erdi Aroko azoka ospatu du Hondarribiak azken asteburu honetan, eta Udaletik ekimenaren lehen balorazio oso positiboa egin dute. "Eguraldia lagun izan genuen uneoro eta hori faktore garran-tzitsua izan zen", zioen atzo Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak. Gobernu taldetik Erdi Aroko azoka hiriak urtero antolatzen dituen aktibitateen errefenteetako bat bilakatu deta uste dute: "Euskal Herri osotik jende asko hurbiltzen dela ikusten dugu urtero". Aurten azoka formatu txikian eta ekitaldi asko bertan behera utzita ospatu den arren, jende asko hurbildu dela nabarmendu zuen zinegotziak, "agian urtetan egin dugun lanagatik batez ere". "Denborarekin aztertuko dugu sakonago, baina parte hartu duten zenbait erakuslek esan digutenaren arabera, oso pozik agertu dira asteburua nola joan den ikusita", amaitu zuen Serranok.