Síguenos en redes sociales:

Danbolinek ate irekien jardunaldiak antolatu ditu

Bihar eta datorren ostiralean izango dira, eta aurrez izena eman beharko da

- Bihar eta datorren ostiralean ate irekien jardunaldia egingo du Orioko Danbolin musika eskolak. Bi egun horietan herritarrek aukera izango dute instalazioak ezagutzeko, eskolaren eskaintza hobeto ezagutzeko eta zalantzak argitzeko.

Datorren urteko matrikulazioari begira antolatu dute eta bisitak bi txandatan egin ahal izango dira: 17.00etan, lau eta sei urte bitarteko ikasle eta gurasoak eta 18.00etan, zazpi urtetik aurrerakoak.

Egoera tarteko, izena ematea beharrezkoa da, musika eskolara deituta (943 833 727).