Hondakin pilaketa salatu du Eguzkik Urola ibaian
Horregatik, URAri eta Zestoako Udalari ingurua lehengoratzeko eskatu die
- Zestoan Urola ibaiaren ertzean txabola bat eraiki izana eta hondakin pilaketa salatu ditu Eguzki talde ekologistak. Egoera kezkagarria dela azaldu du elkarteak. Izan ere zaborrak pilatzeaz gain, ibaiaren urez bete daitekeen ingurune bat dela dio, eta euriteen garaian emaria hazi egiten denez, "bidean harrapatzen duen guztia arrastaka eraman dezake". Horregatik guztiagatik, URAri (Uraren Euskal Agentzia) eta Zestoako Udalari eskatu nahi die txabola horren eraikuntza gelditzeko, ingurua lehengoratzeko eta eremu hori kontrolpean edukitzeko jarraipena egiteko.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones