Síguenos en redes sociales:

'Transexualitatea haur eta nerabeetan' hitzaldia dago gaur

- Udaleko Gazteria Zerbitzuak antolatuta, Transexualitatea haur eta nerabeetan hitzaldia egongo da gaur (18.00etan) Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Hizlari lanetan Naizen, Adingabe Transexualen Familien Elkarteko kideak arituko dira. Ekitaldia gaian interesa duten herritar guztien partaidetzari irekita egongo da.