'Astigarraga ehuntzen' proiektuko bigarren saioa
Bihar adineko pertsonek eta elkarteek jarduera inklusiboak proposatuko dituzte egingo den bileran
- Astigarraga ehuntzen parte-hartze proiektu pilotua ari da garatzen Astigarragako Udala adineko pertsonen eta herriko elkarteen arteko saretze bat sortzeko xedearekin. Apirilaren 21ean egin zen lehenengo saioa, bertan, herriko elkarteen aurkezpena egin zen.
Biharko bigarren saio bat antolatu dute. Sormen tailerra egingo dute adineko pertsonek eta herriko elkarteek 10.30etik 12.00etara, Erribera kulturguneko aretoan.
Ekimen honetako suspertzaileek aditzera eman dutenez, biharko jardunaldia guztiz parte-hartzailea izango da: "Saio honetan, adinekoen eta elkarteen artean ideiak sortuko dituzte, eta ideia horietatik abiatuz, herrian egingo diren zenbait jarduera eta ekimen sortuko dira. Jarduera edo ekimen horiek, gainera, inklusiboak izango dira, hau da, herritar guztien-tzat zabalik egongo dira".
Bileran parte hartu nahi dutenek partaidetzaastigarraga@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 680 497 090 telefonora deitu beharko dute.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un ejército de DJ, listo para invadir Elgoibar el 19 de julio
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La biblioteca Dumboa: un universo literario de casi 11.000 libros
-
“Hoy miramos la historia del clima de una manera más ‘científica’, pero nuestros abuelos recurrían a la religión, los mitos...”