Udalak sexu-aholkularitza zerbitzua egokitu du Mutrikun
Asteazken arratsaldetan eskainiko da, Konde kaleko 18 zenbakiaren behekaldean kokatutako lokalean
- Mutrikuko Udalaren Gaztedia sailak bultzatuta, Helduleku sexu-aholkularitza zerbitzu berria izango da aurrerantzean herrian. Zerbitzu hori asteazkenero eskainiko da, 17.00etatik 19.00etara bitartean, Konde kaleko 18 zenbakiaren behekaldean kokatuta dagoen lokalean.
Udaletik jakinarazi dutenez, sexu-aholkularitza zerbitzua "doanekoa da eta adin guztietako herritarrei zuzenduta dago". Bulegoa Harreman elkarteko kidea den Miren Aiertza psikologoa-sexologoak kudeatuko du eta aurrez aurreko kontsultaren bat egin nahi dutenek 943 603 418 telefono zenbakira dei dezakete (asteazken arratsaldetan) txanda hartzeko. Era berean, helduleku@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke zerbitzuaren arduradunarekin harremanetan jartzeko.
Udalak herritarrak animatu nahi ditu zerbitzu hau erabiltzera. Izan ere, "sexu orientazioari, bikote-harremanei, intimitateari, zeloei edota elkarbizitzari buruzko aholkularitza emango da, konfidentzialtasuna bermatuz".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Lasarte-Oria conocerá a finales de mes el coste definitivo del polideportivo
-
De Viena a Oñati: el espectáculo donde la música cobra movimiento
-
Pasaia condena las pintadas machistas aparecidas en el mural de las carretilleras
-
La Cabalgata de Reyes de Donostia provocará modificaciones en los servicios de Dbus el próximo lunes