- Alarma egoera bertan behera gelditu arren, Zumaiako Udal Gobernuak azpimarratu nahi du orain arteko neurri berdinak mantenduko dituela bai udal ekipamenduetan, baita Udalak antolatutako ekitaldi guztietan ere. Bertatik azaldu dutenez, lehen ere legeak zehaztutako babes-neurriak baino zorrotzagoak aplikatzen ziren, eta oraindik ere, egoera hobetu ezean, berdin mantenduko dira. Hala, zenbait aldaketa txiki izango dira ordutegiari dakoionean; kiroldegian ohiko ordutegia jarri da martxan, eta kultur ekitaldien ordutegian ere aldaketak iragarriko dituzte. Edonola ere, aforo irizpideak eta bestelako segurtasun neurriak indarrean jarraituko dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
