- 2021eko maiatzaren 15etik ekainaren 30era bitartean, biak barne, ordaindu ahal izango dituzte Ordiziako herritarrek, borondatezko epean, 2021eko ekitaldiko Landa eta Hiri izaera Ondasun Higiezinen zergen ordainagiriak, Ordiziako Udalak jakinarazi duenez.
Zergadunek udalerriko edozein banku-bulegotan edo aurrezki kutxatan egin ahal izango dituzte dagozkien ordainketak.
Ordainagiri horiek helbideratuta dituzten zergadunei ekainaren 15ean zordunduko zaizkie kontuetan.
Udalak aditzera emandako epea (ekainaren bukaera) igarotakoan, premiamenduzko prozedura exekutiboa hasiko da. Ordaindu gabeko kuotak kobratuko dira, dagokion aplikagarriaren errekarguarekin, berandutze-interesekin eta dagokion kostuekin.