20.000 euro emakumezkoen trainera bultzatzeko
Udalbatzak aho batez onartu zuen diru-laguntza Zarauzko Arraun Elkarteari ematea
- Udablatzak aho batez onartu zuen pasa den ostegunean 20.000 euro gehiago ematea aurten Zarauzko Udalak herriko arraun elkarteari urteroko diru-laguntzan.
Kreditu gehikuntza hau, aurten sortu berri den emakumeen traineruarekin proiektua bultzatzeko izango da. Hain zuzen ere, bederatzi urte eta gero, nesken trainerua izango baitu uretan, Zarau-tzek.
Zarautz Arraun Elkarteak beti izan du eskaintza parekidea izateko jarrera eta, urte askoren ostean, 2020 urteko irailean, berriz ere ZAE emakumeen trainerua ateratzeko saiakera egiteko unea zela erabaki zuten. Deialdi hartara 24 emakume gerturatu ziren eta abendura arteko trantsizio aldia egitea erabaki zuen elkarteak, probatzeko. Abenduan 30 emakume ziren taldeari atxiki eta konpromezua hartu zutenak eta, beraz, elkarteak erabaki zuen 2021 denboraldian ETE Ligan parte hartzea.
Zarautz Arraun Elkartea inflexio puntu batean dagoela adierazi zuen Leire Arana kirol zinego-tziak. Izan ere, elkartean inoizko emakumeen parte hartzerik handiena dago une hauetan. Datuak ere eman zituen: "Iazko datuekin alderatuta, 51 emakume arraunlari gehiago daude aurten: infantil mailan 25, kadete mailan 5, jubenil mailan 17, eta senior mailan 16".
Hala, laguntza honekin "Jon Artola presidenteari emandako hitza betetzen dugu, emakumeen trainerua uretaratzean Zarauzko Udalaren babes osoa jasoko zuela", azaldu zuen Xabier Txurruka alkateak.
Jon Artolak, bere aldetik, eskerrak eman zizkion Zarauzko Udalari, "erronka hau aurrera atera ahal izateko emandako babes osoagatik".
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Joseba Iraola, el más rápido en la Subida a Urraki a los mandos de su monoplaza
-
Los alquileres en Gipuzkoa frenan su ascenso en el primer trimestre de 2025
-
El PNV recuerda al PSE que siempre ha actuado “con lealtad” en los gobiernos de coalición
-
Azkoitia festeja los 75 años de la coronación de la Virgen de Urrategi