Síguenos en redes sociales:

Slow Art Egunarekin bat egingo du Ur Mara museoak

Igandean Koinobori haize-arrain japoniarren sorkuntza tailerra ere izango da Alkizan

- Ur Mara museoak aurten ere bat egingo du Slow Art Egunarekin. Arteaz eta Ur Marak duen edertasunaz patxadan gozatzeko eguna izango da larunbatekoa. Gainera, igandean, apirilaren 11ean, Koinobori haize-arrain japoniarren sorkuntza tailerra izango da.

Slow Art eguna 11.0etan hasiko da Alkizako museoan eta parte hartuko dute Idoia Iturrik (margoa), Beatriz Gonzalezek (margoa), Diana Vasinak (margoa) eta Corrado Masaccik (txotxongiloak). Maria Girok aurkeztuko du Ocaña Alkizan (1983) lana.

Igandean egingo den sorkuntza tailerra Ainhoa Goenagak eskainiko du, 11.00etatik 13.00etara, Ur Mara museoan. Oihal koloretsuetan pintura eta joskintza erabiliaz Koinobori teknika landuko da, Japonian hain miretsiak diren karpa omenduz, korrontearen kontra igeri egiten dutelako. Parte-hartzaile bakoitzak bost euro ordaindu behar ditu eta aurrez izena eman behar da kultura@alkiza.eus helbidera idatziz edo 688 604 466 zenbakira Whatsappa bidaliz.