Txiribueltak eta Udalak hitzarmena sinatu dute
Elkartearen jarduerak aurrera eramateko, 1.500 euroko laguntza emango dio Zumaiak
- Zumaiako Udalak eta Txiribuelta elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute. 1.500 euroko laguntza eman dio, bere jarduerak aurrera eramaten laguntzeko. Halaber, Aita Mari antzokiko goiko solairuko gela bat utzi dio, biltegi moduan erabiltzeko. Honekin batera, materiala txukun gordetzeko altzari bat erosiko du Udalak. Txiribuelta elkartea 0-6 adin tarteko haurrak dituen Zumaiako familien elkartea da, eta hainbat helburu ditu: haurren garapen osoa lortzea eta hazkuntzari lotutako zalantzak edota kezkak elkar trukatzeko bilgune izatea, besteak beste.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Lasarte-Oria conocerá a finales de mes el coste definitivo del polideportivo
-
De Viena a Oñati: el espectáculo donde la música cobra movimiento
-
Pasaia condena las pintadas machistas aparecidas en el mural de las carretilleras
-
La Cabalgata de Reyes de Donostia provocará modificaciones en los servicios de Dbus el próximo lunes