Usurbil | Agerialdeko frontoia estaliko du udaran Udarregi ikastolak
Obra honek %90eko hobaria izatea Eraikuntza zergan aho batez onartu zuen azkeneko Osoko Bilkurak
- Udarregi ikastolak Agerialdeko frontoia estaltzeko obrak egingo ditu udan. Edozein obra egiteagatik EIOZ (Eraikuntza, Instalazio eta Obren Zerga) ordaindu behar izaten zaio Udalari. Ikastolak haren %100eko hobaria eskatu zion Udalbatzari, “frontoia udal titulartasunekoa delako eta erabilpen publikokoa” izango duelako. Honenbestez, otsaileko osoko bilkuran aho batez onartu zuten %90eko hobaria aplikatzea, Usurbilgo ordenantza fiskalak oinarri hartuta.
Iazko udan egin nahi zituen obra horiek Udarregik, baina covid-19a dela eta, atzeratu egin behar izan zituzten. Aurten, ondo bidean, ekainean hasiko dituzte lanak, eta, horren aurretik, Udalak drainatze lanak egingo ditu apirilean. EH Bilduk azaldu zuenez, Usurbilgo ordenantza fiskalen 11. artikuluak dio obra bat interes berezikotzat jotzen bada edo udal onurakoa dela onar-tzen bada, Udalbatzarraren gehiengo soilaren botoak nahikoak izango direla %90eko hobaria aplikatzeko. Horixe bera proposatu zuen, beraz, EH Bilduk, eta alderdi guztiek bat egin zuten proposamenarekin.
EAJk frontoiaren titulartasunaren inguruko zalantzak planteatu zituen, ikastola itxita dagoenean. “Toki estali bat irabaziko du herriak, eta esango nuke ia ziur asteburu osoa irekita egoten dela; hala ez balitz, irekita gelditu beharko luke”, gaineratu zuten jeltzaleek.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Cinco directoras presentarán sus películas en Tabakalera este mes de mayo
-
"Publikoa ai do!" abestia Ordiziako Euskal Eskola Publikoen Jaiaren erdian
-
El abogado del acusado de la muerte de Lukas Aguirre no hará escrito de defensa si no se amplía el plazo
-
Asensio asegura no tener "ninguna preocupación" ante una posible citación judicial