Magia Eguna ospatuko dute Zizurkilen hilaren 27an
Ekitaldi guztietarako gonbidapenak aurkeztu behar dira eta eskuragarri daude udal bulegoetan
- Martxoaren 27an magiak hartuko du Zizurkil. Goizean hasi eta gaua arte, hainbat ekitaldi ospatuko da.
Magia tailerra izango dute gaztetxoek, 10.00etatik 12.00etara, Gazteluzen. Ondoren, 12.00etan, Magia Egunaren irekiera gala izango da familia guztiarentzat, Marsel magoaren eskutik, Joxe Arregi plazako estalpean. Ilun-tzean, berriz, helduentzako ikuskizunak izango dira frontoian Imanol Ituiño, David Blanco eta Asier Kidamekin. Ekitaldi guztietarako gonbidapenak beharko dira, eta udal bulegoetan izango dira eskuragarri.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Dbus despedirá 2025 sumando 34 millones de viajeros
-
Aretxabaleta: diez años dando pasos de solidaridad en Urkulu
-
Isidro Erretegia se lleva el Campeonato San Bartolomé de bueyes 'kintopeko' de Elgoibar
-
Goia muestra su “desacuerdo” y “preocupación” por una última sentencia en contra de la exigencia del PL2 a los agentes de Movilidad