Síguenos en redes sociales:

‘Amaren intxaurrak’, apirilean, Idiazabalen

Pirritx, Porrotx eta Marimotosen ikuskizuna Liburuaren Egunean eskainiko da, pilotalekuan

- Joan den astean eskeintzekoa zen Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen azken ikuskizuna, Amaren intxaurrak, Idiazabalen. Emanaldia, baina, bertan behera uzteko erabakia hartu zuen Udalak, izan ere, covid-19aren kasuen agerpenak gora egin zuen saioa aurreikusita zegoena baino egun batzuk lehenago.

Orain, baina, beste data berri bat zehaztu dute: apirilaren 23an, liburuaren nazioarteko egunean, ikusi ahalko da emankizuna, Igarondo pilotalekuan, arratsaldeko 17.30etan hasita. Aurretik jarri ziren sarrerak salgai, eta guztiak agortu ziren. Bigarren data honetarako baliagarriak izango dira horiek guztiak.

Horrez gain, kasu positiboen gorakada izan zelako bertan behera gelditu zen baita ere Erroskilazaleen Kluba liburuaren ipuin kontaketa saioa. Ekimen honek ere badu data berria, eta martxoaren 18an egingo da, 17.00etan hasita eta ordu betez, Udaletxeko areto nagusian.