Udan begirale eta koordinatzaile izateko izen-ematea ireki dute
Martxoaren 30era bitartean egongo da zabalik eta eskaera udaletxean egin beharko da
- Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordina-tzaile eta begirale postuetarako oinarriak eta deialdia argitaratu ditu gaur, Zumaiako Udalak. Hilaren 30era bitartean egongo da zabalik izen-ematea. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango da.
Postu bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta bi postuetarako hautagai izan nahi dutenek bi zerrendetan eman beharko dute izena.
Bestalde, parte hartu nahi dutenek hainbat baldintza bete beharko dituzte: 18 urte beteta izatea, derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, funtzioak behar bezala bete-tzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea, denbora libreko begirale titulua izatea (koordinatzaileen kasuan soilik), euskaraz ulertu eta ondo hitz egitea eta azkenik, izaera sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria pone en marcha el Servicio de Orientación Deportiva
-
Urnieta iniciará en 2026 la construcción de 340 viviendas
-
La animación festiva no cesa y Elgoibar se prepara para disfrutar de la feria de Gabon Zahar este sábado
-
Siete franceses detenidos por causar daños y atentar contra agentes en Donostia