Ordizia | Ingurumenari hauspoa emateko fruta arbolak landatu dituzte ikasleek
Jakintza eta Urdanetako gaztetxoek 8 sagarrondo , 4 udareondo eta limoi-zuhaitza jarri dituzte, besteak beste
- Jakintza eta Urdanetako ikasleek fruitu arbolak landatu zituzten joan den ostiral goizean Ordiziako San Juan auzoan kokatuta dagoen Baratze parke alboko lursailean. Ingurumenaren aldeko apustua egin dute herriko gaztetxoek edizio honetan ere, eta hemendik aurrera bertan izango dituzte ikusgai landatutako arbolak.
Besteak beste, 8 sagarrondo (4 barietate ezberdinekoak), 4 udareondo (3 barietate ezberdinetakoak), limoi-zuhaitza, laranjondoa, gereiziondoa, alberretxikua, nektarina, paraguaio eta melokotoi arbolak izan ziren landatutakoak, eta baita masustak ere. Hori guztia behar bezala egiteko Kimu bat enpresako aditua izan zen azalpenak ematen, eta arbola bakoi-tzari ondo doakion lurra zein den azaldu zien ikasleei, ondoren haiek hartuz protagonismoa eta euren eskuekin eginez lanketa lanak.
Aurreko urteetan ere egin dira landaketak herriko beste hainbat gunetan, baina aurtengoan fruitu arbolak izan direnez aukeratu direnak, horiek emango dituzten aleak dastatzeko aukera izango dute, eta Baratze parkearekin batera gune berde ederra osatu.
Temas
Más en Gipuzkoa
- 
                
                                        
Iraola reclama al PNV que "priorice los intereses de los vecinos de Eibar antes que los de la Consejería de Seguridad"
 - 
                
                                        
Ane Odriozola ubica su nueva novela en la costa de Gipuzkoa
 - 
                
                                        
Hondarribia celebra en noviembre las XXII Jornadas de Maridaje y Degustación
 - 
                
                                        
Bergara: el bar Txuringo buscar gestor para su transformación en centro social y cultural