Síguenos en redes sociales:

Adinekoek memoria lantzeko tailerra, doan

Martxoaren 5a baino lehen izena eman beharko da, eta horren arabera sortuko dira taldeak

- Idiazabalgo Udalak adineko pertsonei zuzendutako oroimena lantzeko tailerra antolatu du, guztiz doan. Interesa dutenek izena martxoaren 5a baino lehen eman beharko dute, 663 626 196 telefonora deituz. Izena ematen duten pertsonen arabera adostuko dira saioen egun eta ordutegiak, eta emango dira jakitera.

Honako helburuak izango ditu antolatutako egitasmoak: oroimen funtzionamendua eta bere garrantzia eguneroko bizitzan jakinaraztea, oroimen maila eta gaitasun kognitiboak (perzepzioa, arreta, kalkulua…) hobe-tzea, adineko pertsonei bere oroimena hobetu daitekela jakinaraztea, gaitasun hau hobe-tzeko baliabide eta estrategia ezberdinak erakustea, eta oroimenarekin lotutako kexak gutxitzeaz gain, sor daitezkeen galera kognitiboei aurre egitea, antsietatea, depresioa eta halakoak ekiditeko erramintak ezagutuz.