Beasain | Pilak uzteko sei edukiontzi berritu dituzte
Sasieta Mankomunitateak aldatu ditu lehendik zeudenak, eta sei horiei beste bi gehituko zaizkie martxoan
- Sasieta Mankomunitateak Beasainen kokatuta dauden pilak biltzeko edukiontziak berritzeko lanak egin du.
Hain zuzen ere, sei izan dira margotu eta txukundu direnak eta honako leku hauetan daude kokatuta, herrian zehar: Igartza futbol zelai ondoan dagoen Usategi kalean, Barrendain plazako Adif-eko geltokian, Mariarats kalean Murumendi eskola inguruan, Senpere merkatal zentroan, Erauskin plazan eta Zapatari kaleko biribilgunearen ondoan. Beraz, herritarrak bertara joan daitezke erabilitako pilak botatzera.
Horretaz gain, baina, Udalak jakinarazi du datorren hilabetean edukiontzi berriak iritsiko dira eta orduan beste bi gehiago jarriko direla Ezkiaga etorbideko 12. zenbakian eta Gipuzkoa plazan, Lanbidek haren bulegoak kokatuta dituen espazioaren aurrean.
Gainera, Udaletik gogorarazi dute edozein eratako pilak eta bateriak utzi daitezkeela edukiontzi hauetan, eta inolaz ere ez birziklagarria ez den errefusarekin batera.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Urnieta recibe las conclusiones del diagnóstico sobre la vivienda
-
Los aparcamientos públicos cerrados y rotatorios para bicicletas llegan a Azpeitia
-
Detectan un foco de lengua azul en una explotación ganadera de Arrasate
-
Un rayo impacta en la histórica universidad de Oñati y tumba una de sus estatuas