Euskal idazle gazteak babestuko dira Beasainen
Beasaingo Udalak aho batez onartu ditu XXIV. Igartza Literatur Sorkuntzaren bekako oinarriak
- Beasaingo Udalak egindako azken udalbatzaren osoko bilkurak aho batez onartu zuen gazte sortzaileak babestea; izan ere, XXIV. Igartza Literatura Sorkuntzako bekaren inguruko oinarriei onespena eman zien.
Ibilbide luzeko lehiaketa da: 1994 urtean sortu zuen Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin batera. Bertan, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmo sustatzea jarri zuten oinarri moduan.
Abiatuko den edizio berriak euskal idazle gazteen sorkuntza lana sustatzea du helburu, euskal kultura eta literaturaren alde egiteko. Udala sustatzaile izanik, Elkar eta CAF enpresa, laguntzaile eta babesle dira. Hitzarmenaren arabera, bekaren zenbatekoa 6.000 eurokoa da, eta hiru erakunde horiek egindako ekarpenetatik ateratzen da zenbateko hori, hau da; Beasaingo Udalak 1.000 euro, CAF enpresak 4.000, eta gainon-tzeko 1.000 euroak Elkar argitaletxeak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Un ejército de DJ, listo para invadir Elgoibar el 19 de julio
-
Una plataforma ciudadana defenderá los ascensores históricos de Donostia
-
La biblioteca Dumboa: un universo literario de casi 11.000 libros
-
“Hoy miramos la historia del clima de una manera más ‘científica’, pero nuestros abuelos recurrían a la religión, los mitos...”