Posta-zigiluei buruz hitz egingo dute gaur Igartzan
Lemniskata zientzia elkarteak antolatutako zikloaren baitan Alexander Aginagalde da gonbidatua
- Itxiera perimetrala dela eta, beasaindarrek aukera ezin hobea izango dute gaur zien-tziaz gozatzeko, herritik atera gabe. Hain zuzen ere, arratsaldeko 19.00etan, Alexander Aginagalde matematikari eta dibulgatzaileak matematikaren inguruko posta-zigiluei buruz hitz egingo du Lemniskataren Urtarrila matematikaren bila zikloaren baitan. Gaurkoa hirugarren eta azken hitzaldia izango da eta hau ere Igartza Jauregian eskainiko da.
Hitzaldi honetan, “matematika eta posta zigiluen arteko konbinazio arraroan” murgilduko dira entzuleak herrialde ezberdinek inprimatutako matematika zigiluak aztertuz.
Honen ostean, Matematika Argazki Lehiaketako sari banaketa ere egingo da, eta irekiera emango zaio erakusketari. 40 argazkik osatuko dute lagina, eta otsailaren 14a bitarte egongo dira ikusgai; ondoren, Ordiziako Barrena Jauregira pasako dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
En Legazpi Olentzero y Mari Domingi empiezan a trabajar en septiembre
-
Un viaje psicodélico al corazón de la diáspora vasca en México de la mano de "Dejabu" en Azkoitia este sábado
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro