Ekainberri deskontuarekin bisitatu dezakete zestoarrek
Itxialdi perimetralak irauten duen bitartean, Ekain kobaren erreplika irekita egongo da herritarrentzat
- Zestoako herritarrek Ekainberri %50eko deskontuarekin bisitatzeko aukera izango dute, itxialdi perimetralak irauten duen bitartean. Gainera, bi zerbitzu berri ere eskainiko dituzte bertako bizilagunentzat: Ekain Fast (Ekaingo kobazuloaren erreplikara bisita gidatua, eta Euskal Herriko Labar Artearen Erakusketa Gelara eta dendara sarrera) eta Ekain Abentura (historiaurreko biziraupen teknikak, sua nola egin, nola ehizatu eta margotu).
Segurtasun neurri guztiak beteaz, gehienez ere bost pertsonako taldeak egingo dituzte.
Interesa duten herritarrek, 943 868 811 telefono zenbakira deitu dezakete edo info@ekainberri.com helbidera mezu bat idatzi. Sarrerak online erosteko aukera ere izango da, www.ekainberri.eus webgunean. Bertan kontsultatu daitezke, halaber, bisitako tarifa guztiak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun destina 1,5 millones de euros a una nueva edición de los presupuestos participativos
-
El PNV de Hondarribia denuncia que el decreto de Alcaldía "extenderá la tensión social al 7 de septiembre"
-
Leintz Gatzaga: cuatro jornadas festivas a todo tren y con novedades
-
Acude como fontanero a una casa de Loiola y un año después vuelve para robar