Musika emanaldiak egongo dira Beasainen
Abenduaren 30ean Nogen taldeak 'Under Alt' izeneko azken lana aurkeztuko du Usurbe Antzokian
- Beasainen kulturak ere izango du lekua datozen egunetan. Musika bulegoa, arte eszenikoak kudeatzen dituen erakundearen laguntzaz hainbat ekitaldi egingo dira.
Bihar, esaterako, Oliver Magoaren bisita izango da. Familia osoari zuzendutako magia ikuskizuna da hau. Bi saio eskainiko dira, 16.30ean eta 19.00etan, Usurbe antzokian.
Urteari kulturaren arlotik amaiera hilaren 30ean emango zaio. Kasu honetan, Nogen taldearen Under Alt izeneko azken lana aurkezten izango dira, 19.00etan, Usurbe Antzokian.
Urtarrilaren 4ean ekingo zaio urte berriko programazioari. Suakai taldeak, hainbat film ezagunen soinu bandez osatutako Argia, musika, ekin! emanaldia eskainiko du, leku eta ordu berean.
Segidan, urtarrilaren 5ean, Dantzaz konpainiak #56 ikuskizuna eskainiko du, Nazioarteko Sorkuntza Koreografiko Zentroan egindako hiru piezez osatua.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
163 puestos en una feria de Santo Tomás presidida por Poxpolin
-
La biblioteca de Arrasate abrirá más temprano
-
Casa Otaegui, Cebanc, Emma Larreta, Josetxo Fuentes y José Félix Martí Massó, Medallas al Mérito Ciudadano 2026
-
Así se distribuirán las más de 8.000 viviendas nuevas en Donostia: 5.095 pisos sociales y 3.004 libres