Beasain | Teknologia berriak mugikortasuna errazteko
Barrendaingo parking-ean ezarri da mugikortasun urria dutenentzako sensoredun aparkalekua
- Herrian dauden aparkalekuak kontrolatzeko sentsoreak jarri ditu Beasaingo Udalak mugikortasun urria duten pertsonen mugikortasuna errazteko. Udalak, baliabide honekin, hutsik dauden aparkalekuak modu erraz eta azkarrean aurkitzeko bitartekoa jarri nahi izan du kolektibo honen eskura.
Aparkaleku hauen inguruko informazioa publikoa da eta edozeinek eskura dezake mugikorraren bitartez. Sarbidea Beasaingo Udalaren aplikazioaren bidez edo Parking Gapp aplikazioaren bidez da; biak ere doakoak. Horiei esker, kokapen batetik gertuen dagoen plaza librea aurki daiteke, eta aplikazioak bertara modu erraz eta intuitiboan iristeko aukera ematen du. Hala, ez dago ibili beharrik aparkaleku bila, denbora galduz.
Monitorizazioa asfaltoaren gainean jarritako sentsore batzuen bidez egiten da; sentsore horiek autorik aparkatuta dagoen atzematen dute eta ondoren app-ean jakinarazi. Sentsore horiek Udalak, plaza horien kudeaketa hobetzeko, aldatzeko edo kopurua handitzeko ere erabiliko ditu, okupazio-tasaren eta urtean zehar duten erabileraren arabera. Beraz, analisirako datuak ere aterako dira, eta plaza hauen erabileraren arabera ikusiko da ea gehiago beharrezkoak diren edo ez.
Teknologia hau, Imagina Ingenio SL galiziarrak garatu du, Narrowband sareen bidez. Teknologia horrekin, hiriak gero eta inteligenteagoak bilakatuko direla agertu dute Udaletik, eta "errazagoa eta merkeagoa" izango dela mota guztietako aldagaiak monitorizatzeko sentsoreak instalatzea.
Udalek geroz eta gehiago eskatzen dituzte teknologia hauek, herriak hobeto kudeatzeko ez ezik, ibilgailuen joan-etorriak eta gas kutsakorren emisioak murrizten laguntzen dute eta. Eta, nola ez, mugikortasun arazoak dituztenei erraztasunak emanez.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
163 puestos en una feria de Santo Tomás presidida por Poxpolin
-
La biblioteca de Arrasate abrirá más temprano
-
Casa Otaegui, Cebanc, Emma Larreta, Josetxo Fuentes y José Félix Martí Massó, Medallas al Mérito Ciudadano 2026
-
Así se distribuirán las más de 8.000 viviendas nuevas en Donostia: 5.095 pisos sociales y 3.004 libres