Dendaberrik San Tomaseko zozketa antolatu du
Urnietako erretiratuek txartelak ostegun honetatik abenduaren 20ra arte jaso ditzakete
Dendaberri Urnietako erretiratuen elkarteak San Tomaseko zozketa antolatu du abenduaren 20an, 13.00etan, egoitzako tabernan. Hiru sari banatuko dira: txerrikumea, eguberrietako saskia eta urdaiazpikoa. Parte hartzeko interesa dutenek bihartik abenduaren 20ra dute txartela jasotzeko aukera 11.00etatik 12.00etara. Horretarako, elkarteko karneta aurkeztu beharko da eta bazkide kuota ordainduta eduki beharko da. Bazkide bakoitzari zenbaki bat banatuko zaio. Bestalde, bertaratzen direnei txistor pintxo bat eta edaria emango zaiela adierazi dute antolatzaileek.
Más en Gipuzkoa
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano
-
Miguel Okina: un recorrido por la vida, obra e influencia del pintor bergarés en formato libro
-
Janire González-Etxabarri, campeona del mundo de surf, recibe el cariño de todo Zumaia
-
Hernani organiza un paseo por los mojones