Presentzialki ospatuko da Errenteria Film Laburren Jaialdiaren 25. edizioa
Lehiaketa hilaren 26tik 29ra burutuko da eta azkeneko egunean sariketa honen ibilbidea goraipatuko da
- Azaroaren 26tik 29ra ospatuko da Errenteria Film Laburren Jaialdiaren 25. edizioa. Aste honetan burututako aurkezpenean, Patri Arozenak, Kultura teknikariak, azaldu zuenez, "online egin beharrean, formatu presentzialaren aldeko apostua egin dugu".
Aurten, ia 600 izan dira Festhome plataforma bidez lehiaketara aurkeztutako lanak. Iaz 900 izan ziren, baina Ozzinema elkarteko kide den Nagore Portugalek esan zuenez, "asko dira bizitzen ari garen egoerarako". Horietatik 30 aukeratu dituzte lehiaketarako.
Esan bezala, hauek hilaren 26, 27 eta 28an proiektatuko dituzte Niessen zinemetan, 19.00etan. Sarrera doakoa izango da.
Sari banaketa ekitaldia, berriz, Niessen kulturguneko auditorioan izango da hilaren 29an, 18.00etan. Irabazle suertatu diren lanak ikusteko aukera izango dute bertara-tzen direnek eta baita nazioarteko beste jaialdi batzuetan nabarmendu diren beste hiru "perla" ere.
Bestalde, jaialdiaren 25. urteurrena modu xumean ospatuko da, baita hilaren 29an ere. 25 urteko ibilbidean saritu diren lanik onenak erakutsiko dituzte Niessen kulturgunean, 12.00etan.
Gainera, Errenteriaren 700. urteurrenaren harira, Ozzinemak zineklub saio berezia prestatu du asteartean. Bertan izango da Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria eta zineklubaren sor-tzailea, Nelly et Mr Arnaud filmaren aurkezpena egiten.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oñati avanza hacia la creación de su propia comercializadora de energía
-
Las fiestas del barrio de las estaciones, en Urretxu y Zumarraga
-
Pasaia: Los antxotarras pueden pedir su tarjeta para la zona de residentes
-
Fernando Magaldi recala en Lazkao con su reto solidario en apoyo a las personas con enfermedades raras