Beldurrezko ipuinen lehiaketa antolatu da
Aurten Orereta ikastolak eta herriko eragileek Gau Beltza ospatu ahal izateko formatua aldatu dute
- COVID-19aren eraginez, aurten Orereta ikastolak ezingo du herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako Gau Beltzeko festarik egin. Hala ere, euskal ohitura zahar honen suspertzaileek ez dute eten nahi pasa den urtean hasitako bidea.
Horiek horrela, beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu da herriko DBHko ikasleentzako zein 16 urtetik gorako hala nahi duen herritar ororentzat. Abenduaren 3a arteko epea dago lanak aurkezteko. Xehetasun gehiago www.oreretaikastola.eus webgunean aurki daitezke. Irabazleak abenduaren 18an jakinaraziko dira.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La versión más popular y familiar del Raid Debabarrena llega a Elgoibar el 28 de septiembre
-
Donostia y Sapporo, Japón, colaborarán en materia gastronómica y cultural
-
Literatura e historia se dan cita en Lazkao con la obra sobre Luis Lizarraga
-
La Diputación Foral de Gipuzkoa muestra su compromiso con Via Irun