- Azaroaren 1ean, Santu Guztien Egunean, hilerrietan ahalik eta jende pilaketa gutxien egotea da helburua eta horren harira, Idiazabalgo Udalak eskatu du “ahal den neurrian” bisita horiek aurreratzea. Horrez gain, joateko asmoa dutenek eguerdi parteko orduak ekiditeko gomendioa luzatu dute, orduan izango baita jende gehien elkartzea espero den unea, eta “ordu lasaiagoak” aukeratzeko gomendatu dute.