Síguenos en redes sociales:

Aldundiaren 2021eko egutegian Antio azalduko da

Urtarrileko argazkia Carlos Mediavilla urretxuarrarena da eta urrikoa Iker Gutierrez zumarragarrarena

- Gipuzkoako Foru Aldundiak lehiaketa bat antola-tzen du urtero bere egutegirako eta 2021eko egutegian bi herritarren argazkiak azalduko dira: urtarrilekoa Carlos Mediavilla urretxuarrarena izango da eta urrikoa Iker Gutierrez zumarragarrarena.

Mediavillaren argazkian Antio ikusten da eta Gutierrezek Saturraranen atera zuen saritutako argazkia.

1.115 lan aurkeztu dira eta azalerako Iker Aizkorberen argazki bat aukeratu dute. Sari banaketa ostegunean izan zen eta 1.000 euro eman zizkioten. Gainon-tzeko 12 hautatuek 250 euro jaso dituzte. 2021eko egutegiaren gaia Gipuzkoako turismoa izango da.

Mediavilla eta Gutierrez ospe handiko argazkilariak dira eta azken urte hauetan makina bat sari lortu dute. Mediavillak Iruñeako San Fermin jaietan eta errugbi partidetan ateratako argazkiek gure mugetatik kanpo ere errekonozimendua izan dute.