Etxebizitzetan aurrezpen ekonomikoa izateko bidea
Etxebizitzak birgaitzeak dakarren abantailak azalduko dira Ordizian bihar, 18.00etan, eskainiko den doako tailerrean
- Gipuzkoako Foru Aldundiak, Ordiziako Udalarekin batera eta Energia Argitu programaren baitan, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzeko helburuarekin eta bide batez, herritarren bizi-kalitatea hobetzera zuzendutako tailerra eskainiko du bihar, urriak 22, 18.00-etan, Udaletxeko batzar aretoan.
Etxebizitzak birgaitzeak abantailak ekarriko dituela azaldu dute. Hala, aurrezpen ekonomikoa handituko da, energiaren kontsumoa gutxituko baita: isolamenduak, hermetikotasunak, aireztapen egokiak eta instalakuntza eraginkorrek energia aurreztea dakarte eta, ondorioz, baita dirua aurreztea ere. Gainera, bertan bizi diren familiek osasunean irabaziko dutela ere gaineratzen dute antolatzaileek, izan ere, hezetasunak kontrolatuko dira kondentsazioak saihestuz eta ondorioz, patologiak ekiditeko aukera izango da.
Izena argitu@gipuzkoa.eus edo 653 013 702 telefonoan eman beharko da; doakoa da baina izen ematea beharrezkoa. Gehienez 10 lagunek parte hartu ahalko dute tailerrean, bi metroko distantzia mantenduz eta musukoarekin.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Más horarios de autobuses para el traslado de alumnos y profesores al centro del FP Izarraitz LH de Azkoitia
-
La cola de la plaza de toros de Zumarraga, más larga que la de Sevilla
-
Getaria: gran ambiente en la cuarta edición del Memorial de Pala Nerea eta Andoni
-
Lezoko ondarea biltzen duen mapa osatu du Errota guraso elkarteak