Autodefentsa Feminista tailerrak, lau barrutietan
Urriaren 31n Antxon bereziki neska nerabe eta gazteei zuzendutako ikastaroa prestatu dute
- Pasaiako Berdintasun arloak Autodefentsa Feminista tailerrak antolatu ditu barruti guztietan, Emagin elkarteko formatzaileen gidaritzapean.
Tailer horietatik bi espezifikoak izango dira. Batetik, gaur, Donibanen, jarraipen talde bat izango da, bertako Bixi-Bixi elkartearekin elkarlanean antolatuta. Bestetik, urriaren 31n, Antxon, Bekoz Bekoren lokalean, neska nerabe eta gazteei zuzendutakoa.
Horiez gain, azaroaren 14ean Trintxerpeko Alkateordetzan eta abenduaren 19an San Pedroko gimnasioan emakume guztiei zuzendutakoak izango dira.
Izena 943 344 034 telefonora deituta eman daiteke.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Recuperación y memoria en Angiozar: presentación del recorrido por las trincheras y 'Munaortuko bunkerra'
-
Aena anuncia reformas en el aeropuerto de Hondarribia en su plan 2027-2031
-
Zarautz reunirá este sábado a 570 triatletas en el popular Bik Tri Marmarra
-
Lasarte-Oria recibirá a 130 coches clásicos el sábado