Musuko berrerabilgarriak banatu dituzte Villabonan
‘Berpiztu Amasa-Villabona’ leloarekin, sei urtetik gorako herriko ikasleek eta udaleko langileek jaso dituzte
- COVID-19ari aurre egiteko garrantzitsua da musukoaren erabilera, beraz, Amasa-Villabonako udalak musuko berrerabilgarriak banatu ditu sei urtetik gorako herriko ikasleen artean, eta bide batez, ikasleen familiei lagun-tza txiki bat eskaini. Era berean, Udaleko langileen artean ere banatu dituzte musukoak. Musukoek Berpiztu Amasa-Villabona leloa dute albo batean, “gure herriaren eta bertan bizi garenon bizi-gogoa goraipatzen duena”.
Pandemia garaian ere ingurumena eta natura babesten jarraitu nahi du Udalak, beraz, banatutako musukoak berrerabilgarriak dira, erabilera bakarreko musukoek hondakin kopuru handiak sortzen dituzte eta. Ikasturte berriaren hasierak eskatu duen esfortzuaz jakitun da Udala eta laguntza eta elkarlanerako prestutasuna helarazi nahi die herriko ikastetxeei.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Irun instala tres tótems interactivos para potenciar el turismo local
-
La donostiarra Ane Leux traerá su rock íntimo y emocional al Festival Arrasate Blues
-
EH Bildu critica que Osakidetza solo da "titulares" con el futuro hospital de Tolosa
-
Oñatiko Udalak herritarren partaidetzarako ordenantza modu erakargarrian jaso du gida batean