Xanisteban egunetan tabernak 1.00etan itxiko dira
Oiartzunen festarik ez da izango, baina otorduetan jende pilaketak saihesteko hartu da erabakia
- Oiartzunen ez da xanistebanik izango abuztuaren 2tik 6ra, ezta ordezko festarik ere. Hala ere, Udala jakitun da herritarrek badutela otorduak eta egiteko asmoa. “Lagunarteaz eta familia giroaz gozatzea zilegi da, baina indarrean dauden arauak errespetatuz eta arduraz jokatuz, kolektiboaren onuran pentsatuz. Bizi dugun osasun larrialdi egoera dela eta, jende pilaketak eta COVID-19aren kutsa-tzeak saihestea da helburu nagusia”, adierazi dute Udaletik.
Gauzak horrela, Udalak eta Oiar-tzungo Tabernarien Elkarteak ostalaritzaren ordutegiak murriztea erabaki dute. Oiartzungo tabernak 1.00etan itxiko dira eta barran ezingo da kontsumitu 00.00etatik aurrera. Eusko Jaurlaritzaren dekretua jarraituz, musukoak derrigorrezkoak izango dira kontsumizio garaitik kanpo eta gehienez hamarreko taldeetan elkartu ahal izango da tabernetan.
Oiartzungo Tabernarien Elkartearen jarrera eskertu nahi du Udalak, hasieratik elkarlanerako eta elkarrizketarako prestutasuna adierazi duelako, baita euren lantokia eta bezeroak babesteko kontzientzia.
Udaletik azpimarratu dutenez, COVID-19ak eragindako osasun larrialdi egoerak ez du hobera egin azken asteetan. “Gipuzkoan bertan, zenbait herritan fokuak agertu dira. Oiartzunen oraingoz ez da fokurik agertu eta arauak errespetatuz ekidin dezakegu elkar kutsatzea. Guztion esku dago”, esan dute.
Beraz, arduraz jokatzen jarraitzeko deia egin diete oiartzuarrei herriko tabernariek eta Udalak. “Tabernak toki seguruak dira, beti ere, arauak errespetatzen badira. Tabernako langileen eta gainerako bezeroen osasuna zaintzea ere bada guztion ardura”, argudiatu dute
Temas
Más en Gipuzkoa
-
EH Bildu acusa al PSE-EE de Eibar de "dejadez" hacia los vecinos de Murrategi y les anima a movilizarse
-
Getaria aprueba provisionalmente el plan urbanístico para construir 200 casas en Potzuaga-Gaina
-
Paralizan las obras del centro Adinberri en Pasaia de forma temporal
-
Donostia no tiene habitaciones para recibir a Bruce Springsteen