Euskalnafar nazioaren bilakaera, ikusgai
Hernaniko Biteri kultur etxean abuztuaren 4tik 27ra zabalik egongo da erakusketa
- Hernani Errotzen elkarteak antolatuta, Biteri kultur etxean abuztuaren 4tik 27ra, biak barne, Euskalnafarrak naziotik estatura izeneko erakusketa zabalduko du. Erakusketa aretoa soilik goizez egongo da zabalik, 9.30etik 13.30era.
Erakusketaren helburua da Euskal Herriko historiaren gako nagusiak azaltzea: lurraldetasuna, euskararen hedapena, funtsezko datak, pertsonaiak, gertaerak eta abar. Mapa didaktiko handi batzuk eta argibideak ematen duten bederatzi panel osatzen dute erakusketa.
Material estatikoaz gain, egunero, 10.30ean eta 12.00etan, Nabarraldeko kideek ikustaldi gidatua egingo dute, Euskalnafar herriaren bilakaera historikoaren ikuspegi orokorra izan dezaten bisitariek azalpen eta galdera libreen bidez. Panelak Nabarralde Fundazioak eta Nafartarrak kultur taldeak diseinatu eta eginak dira. Musukoa eraman behar da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Retenciones en la variante de Donostia y en la N-I en Andoain por dos accidentes de tráfico
-
Fallece Jesús Irizar, ‘Txutxin’, referente de las dantzas de Oñati
-
Los delitos por agresión sexual se han duplicado en un año en Gipuzkoa tras el cambio legal
-
Una excursión ciudadana por Ibaeta, su historia y su gente