- Azpeitiko Udalak herriko kultur taldeen ohiko jarduera edo ekintzetarako dirulaguntza eskaerak egiteko epea zabaldu du. Ohi bezala, Udalak 47.500 eurotako dirulaguntza poltsa bideratuko du herriko kultur jarduerei bultzada emateko.
Udaletik azaldu dutenez, "alarma egoera dela eta, aurten ohi baino beranduago egin behar izan da deialdia, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 15era arte izango da zabalik.
Herriko kultur talde eta eragileek udaletxean (aurrez aurre) edo web gunetik (bide elektronikoz) egin ditzakete eskaerak. Informazio gehiago Azpeitia.eus web gunean.