Edukiontziak irekita mantenduko dira udan
Herritarrei hondakinak gaika botatzea errazteko hartu du erabakia Urola Kostako Udal Elkarteak
- COVID-19ari aurre egiteko segurtasun neurriei jarraiki, Urola Kostako Udal Elkarteak erabaki du udan ere irekita egongo direla organikoaren eta errefusaren edukion-tziak. "Egoera honen aurrean ezin gara lasaitu eta herritarrei hondakinak gaika botatzea errazteko asmoz hartu dugu erabakia", azaldu zuen Lourdes Salsamendik, Udal Elkarteko lehendakariak.
Era berean gogorazi nahi izan zuten erabat debekatua dagoela poltsak edukiontzien kanpoaldeetan uztea.
Bolumen handiko altzariei dagokienez, herri bakoitzari dagokion bilketa egunaren bezperan atera beharko dira, 20.00etatik 22.00etara. Aia igandetan, Getaria astelehenetan, Orio asteartetan, Zarautz asteazkenetan eta Zumaia ostegunetan. Hondakinak bertara eramateko ere Urola Kostako hiru garbiguneak zabalik daude.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Oiartzunek herriko lau errotetara bisita gidatua egingo du
-
El tenor bergararra Aitor Garitano presentará 'Mundutik Herrira' sobre las tablas de Seminarixoa
-
Aizarnazabal da inicio a las fiestas de Samiel Txiki
-
El PNV de Arrasate propone un plan de acción para "actuar de inmediato" ante la quema de contenedores